Leitzaran Bisitarien Etxea

  • hasiera
  • Uraren Interpretazio Zentroa eta Senderismoko Ibilbide Interpretatzailea
  • Senderismoko Ibilbide Interpretatzailea

URAREN INTERPRETAZIO ZENTROA ETA SENDERISMOKO IBILBIDE INTERPRETATZAILEA

Senderismoko Ibilbide Interpretatzailea

Bisitarien Etxetik abiatuta, zenbait ibilbide egin ditzakezu Leitzaran bailaran barna. Hauek gomendatzen dizkizugu. Hirurak balizatuta daude, eta informazio-panelak dituzte.

Aukeratu gehien gustatzen zaizuna:

Leitzaran ibaiaren ikuspegia, ur-bazterretik

"Berdea" deritzon ibilbidea("Uraren arrasean") 30 minututan egiten da, . Ez du inolako zailtasunik. Helburua: Bisitarien Etxeko inguruak ezagutzea eta Plazaolako Naturbidera gerturatzea.

Trena, leihotik begira jende asko duela

Ibilbide "horia" -"Ura eta Trentxiki- 90 minututan egiten da, eta ez du inolako zailtasunik. Joateko, ibaiaren ondoko bidexka batetik pasatzen da; etortzeko, Plazaolako Naturbidetik.

Leitzaran haraneko paisaiaren ikuspegia

Gorria "Jauzi handia" ibilbide ikusgarria da. Bailara eta 500 eta 1.000 eskaileren kanaletan barrena eramaten du bisitaria. Ibilbide zirkularra da. Zailtasun-maila: ertaina (500 harmailako eskailera igo behar da): Iraupena: 150 bat minutu.


ORRIALDEKO MENU OSAGARRIA

Leitzaran Bisitarien Etxea
Leitzaran Bisitarien Etxea

ORRI-OINA

Leitzaran Bisitarien Etxea

Posta Kutxa 38

Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea 20140 Andoain (Gipuzkoa)

Tel.: 943 300 929 - info@leitzaran.org

Coord.: N 43º 12' 12.5'' - W 2º 0' 34.2''