Leitzaran Bisitarien Etxea

  • hasiera
  • Uraren Interpretazio Zentroa eta Senderismoko Ibilbide Interpretatzailea
  • Aurkezpena

URAREN INTERPRETAZIO ZENTROA ETA SENDERISMOKO IBILBIDE INTERPRETATZAILEA

Uraren Interpretazio Zentroa

Uraren Interpretazio Zentroa Leitzaran Bisitarien Etxearen barruan dago. Hor daude ikusgai Leitzaran ibaiko Biotopo Babestua eta bailara, URAren ikuspegitik begiratuta betiere.

Uraren Interpretazio Zentroa

Gune honetako bisita aisialdiko jarduera da, bisitari-mota orori zuzendua. Bisita, beraz, ekintza jostagarria, parte-hartzailea eta dinamikoa da; horren bidez Leitzaran ibaiaren bailarako natura eta kultura-balioak in situ azaldu nahi ditugu, bisitariei ingurunea zaindu eta maitatzeko gogoa piztuz.

URAren Interpretazio Zentroak hainbat baliabide (ikus-entzunezkoak, informatikoak, erakusketak...) jartzen ditu bisitarien eskura, bailararen nortasuna modu atseginean, labur eta zehatz erakusteko. Bisitariek ez dute inoren laguntzarik behar erakusketa ikusteko.

Informazio-panel elkarreragileak
Informazio-panel elkarreragileak
Ikus-entzunezko, informatikako eta erakusketarako baliabideak.
Ikus-entzunezko, informatikako eta erakusketarako baliabideak.

 

Prezioak

  • Zentrorako sarreraren prezioa: 1,00 € bisita autogidatua
  • Bisita gidatua: 2,00 €

 

Ordutegia

  • Larunbata: 10:00-18:00.
  • Igandea: 10:00-14:00.
  • Oharra: Astean zehar, erreserba egina duten taldeentzat irekia egongo da.

ORRIALDEKO MENU OSAGARRIA

Leitzaran Bisitarien Etxea
Leitzaran Bisitarien Etxea

ORRI-OINA

Leitzaran Bisitarien Etxea

Posta Kutxa 38

Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea 20140 Andoain (Gipuzkoa)

Tel.: 943 300 929 - info@leitzaran.org

Coord.: N 43º 12' 12.5'' - W 2º 0' 34.2''